Gizartea -
IRAGARPENA
Abisu horia ezarri dute gaurko, 4 metrorainoko olatuengatik
Abisua 09:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean. Eguraldiari dagokionez, arratsaldean atertzera egingo du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, kostaldean 4 metrorainoko olatuak espero baitira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.
Itsasaldeko arriskuagatik, nabigaziorako lehen bi itsas milietan ezarritako abisua 09:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean.
Aurreikuspenen arabera, olatuek 3,5 eta 4 metro arteko altuera harrapa dezakete.
Eguraldiaren iragarpenari dagokionez, ostiralean euria egingo du, batez ere goizean eta isurialde atlantikoan. Arratsaldean, atertzera egingo du, eta zenbait tokitan ostarteak zabalduko dira. Tenperatura maximoek behera egingo dute, eta mendebal ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da.