Gizartea -

Donostiako epaitegia

Donostiako jipoiagatik atxilotutako zazpi gazteetako sei kartzelan sartu dituzte

Zazpigarrena baldintzapean aske uztea erabaki du epaileak. Guztiei homizidio delitua leporatzen diete, 17 urteko gazte bat jipoitu eta hiltzeagatik.

Donostiako jipoiagatik atxilotutako bat, aske kautelazko neurriekin. Artxiboko argazkia: EFE
Donostiako jipoiagatik atxilotutako bat, aske kautelazko neurriekin
Donostiako jipoiagatik atxilotutako bat, aske kautelazko neurriekin. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian 17 urteko mutil bat jipoitzea eta hiltzea egotzita atxilotutako zazpi gazteek Donostiako instrukzio-epaitegian deklaratu dute astelehen honetan, eta epaileak horietako sei espetxean sartzeko agindua eman du. Zazpigarrena, berriz, baldintzapean aske uztea erabaki du.

Atxilotuak 18 eta 25 urte arteko gazteak dira. Gehienak Irunen bizi dira. Zazpiak homizidioagatik daude ikerketapean. Defentsek denak baldintzapean libre uzteko eskatu dute; Fiskaltzak, berriz, guztiak kartzelan sartzeko eskatu du. Azkenean, epaileak, sei kartzelatzea eta zazpigarrena kautelazko neurriekin aske uztea erabaki du.

Goizean, ustezko erasotzaileak deklaratzen hasi baino lehen, epaileak bi lekuko galdekatu ditu, eta segurtasun kamera batek grabatutako bideoa ikusi du. Bideoan adingabeari heriotza eragin zion borroka ikusten da.

Borroka ostiralean gertatu zen, 05:00ak aldera. Biktimaren lagun bat eta anaia bat arin zauritu zituzten. Adingabea oso larri eraman zuten Donostia Ospitalera. Igandean hil egin zen.

Gorpuak goiz osoa eman du Donostiako Auzitegiko Medikuntza Institutuan; bertan autopsia egin diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak