Gizartea -
Lanean ari ziren
Bi lagun larri zauritu dira auto batek harrapatu ostean, Arrasaten
Ezbeharra GI-627 errepidean jazo da. Kontrola galdu duen auto batek harrapatu ditu 46 eta 28 urteko langileak obratan.
Erredakzioa
Errepideko obratan lanean ari ziren bi langile larri zauritu dira auto batek harrapatu ostean, arratsaldean. Istripua 13:20 aldera gertatu da GI-627 errepidean, Arrasaten (Gipuzkoa), Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Antza denez, Nissan Primera auto bateko gidariak kontrola galdu du obratan eta bi langileak harrapatu ditu, horiek lanean ari zirenean.
Ezbeharrean jasotako zaurien ondorioz, 46 eta 28 urteko langileak Debagoienako ospitalera eraman dituzte egoera larrian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea