Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

Giza trafikoan jarduten zuen talde bat desegin dute Irunen

Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu. 40 eta 100 euro arteko prezioaren truke, migratzaileak autoan Baionara eramaten zituzten.

Espainiako Poliziaren errepide kontrol bat Irunen. Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa
Espainiako Poliziaren errepide kontrol bat Irunen
Lau pertsona atxilotu dituzte Irungo mugan, giza-trafikoa egotzita

0:32

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak giza trafikoari lotutako talde bat desegin du Irunen, eta lau lagun atxilotu ditu atzerritarren eskubideen kontrako delituak eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta.

Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, migratzaileekin harremanetan jartzen ziren eta horien zaurgarritasun egoeraz baliatzen ziren 40-100 euroren truke Baionara eramateko.

Ikertzaileen arabera, pateratan Andaluziako kostaldera heldu eta Europa erdialdera bidean Irunera iristen ziren migratzaileak erakartzen zituzten.

Delitugileek Frantziako Poliziaren lan txandak ezagutzen zituzten eta hainbat segurtasun neurri hartzen zituzten harrapatuak ez izateko. Esaterako, ibilbidean aldaketak egiten zituzten, biribilguneetan itzuliak eman, norabide aldaketak egin... Taldeko kideen helburua egunero ahalik eta bidaia gehien egitea eta irabazi ekonomikoak handitzea ziren.

Irungo polizia-etxeak gidatu du operazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa Gipuzkoako albisteak Iparraldea bideoak Delituak azken ordukoa Baiona Gizartea albisteak Eguneko albisteak Irun albisteak gaur Eguneko albisteak