Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat hil da ustez bikotekideak etxeari su eman eta gero

Gertakaria atzo jazo zen Alacanten. Ikerketaren arabera, etxean kiskalita hil zen 29 urteko emakumea, indarkeria matxistaren biktima izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alacanteko Mutxamel herrian etxe batean izandako sutean hildako emakumea indarkeria matxistaren biktima da ziurrenik. Poliziaren ikerketaren arabera, bikotekidea izan zen ziurrenik etxeari su eman ziona.

Oraindik ez dago hilketa izan den guztiz baieztatuta, emakumeari autopsia egiten jarraitzen bait dute, baina Mutxameleko Udalak eta Alakanteko Gobernuak gertaera salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte.

Ezbeharra atzo jazo zen, Alacanten. 29 urteko emakumea bere etxean bertan hil zen kiskalita sute baten ondorioz. Ustezko erasotzailea, 45 urteko gizona, kea arnasteagatik ospitalera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea