Gizartea -
Istripua Nafarroan
Kamioi batek 25.000 litro esne galdu ditu Jauntsaratsen
Istripuaren ondorioz, kamioilaria arin zauritu eta karga errepidean barreiatu da. Suhiltzaileek errepidea garbitu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Kamioi batek istripua izan eta 25.000 litro esne galdu ditu Jauntsaratsen (Nafarroa).
Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripua 11:16 aldera jazo da, NA-411 errepidean. Kamioia errepidetik atera eta irauli egin da. Ondorioz, errepidea itxi behar izana dute, ibilgailua errepidetik kendu ahal izateko.
Kamioilaria arin zauritu eta karga bidean barreiatu da. Suhiltzaileek garbitu dute errepidea.
Beste kamioilari batek positibo eman du kalamu eta kokaina proban
Bestalde, ordubete geroago, AP-15ean, Imarkoain kontzejuan, kamioilari bat salatu du Foruzaingoak, kalamu eta kokaina proban positibo eman ondoren.
Ibilgailuak 40 tona txatar zeramatzan. Gidaria atxilotu dute kontrolean. 55 urteko kamioilariari droga-proba egin diote foruzainek, eta ibilgailua miatu dute.
Positibo eman ondoren, 1.000 euroko isuna jarri, gidabaimeneko sei puntu kendu eta kamioia immobilizatu diote.