Gizartea -
Isuna
Europako Batzordeak 315 milioi euroko isuna jarri die bi enpresari
Europako Batzordeak 315,2 euroko isuna jarri die gaur Procter & Ganble eta Unilever konpainiei, Henkelekin batera Europako zortzi herrialdetan detergente hautsen merkatuan kartel bat egiteagatik.
Erredakzioa
Europako Batzordeak 315 milioi euroko isuna jarri die Procter &' || 'amp; Ganble eta Unilever enpresei, Henkel konpainiarekin batera kartel bat osatzeagatik. Batzordeak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, P&' || 'amp;G eta Unilever konpainiei % 10 murriztu diete isuna, egindakoa aitortu eta ikerketari trabarik ez jartzeagatik. Henkelek, berriz, immunitatea lortu du, Bruselari kartelaren berri emateagatik.
Europako Batzordeak esan duenez, enpresen arteko hitzarmenak hiru urte inguru iraun du eta merkatuko egoera finkatzea eta prezioak bateratzea zuen helburu. Horrela jokatuta, Europar Batasunak (EB) eta Europako Eremu Ekonomikoak monopolioen kontra ezarritako arauak urratu dituzte.