Gizartea -
Ondarroa
Duela bost urte Ondarroatik semearekin ihes egin zuen emakumea atxilotu dute Uruguain
Aitak pozik hartu du berria eta umea ahalik eta azkarren etxean izatea da bere nahia. Uruguaiko epaile batek erabakiko du ama estraditatu ala ez.
EITB.EUS
Ondarroako aita batek bost urte daramatza Jurgi semea ikusi gabe. Egun batetik bestera, amak umea Uruguaira eraman zuen. Ordutik epaitegietan borrokan aritu dira, eta, atzo, Interpolek emakumea atxilotu egin zuen Uruguain.
ETBk Gorka aitarekin hitz egin du. Pozik hartu du berria eta umea ahalik eta azkarren etxean izatea da bere nahia.
Bost urteotan, mugikorra izan da bere semearekin hitz egiteko modu bakarra, eta senideen eta lagunen berotasuna izan du Gorkak borroka honekin aurrera jarraitu ahal izateko.
Bestalde, Jurgiren amonak uste du ama Uruguain atxilotu duten arren, Euskal Herrian epaitu beharko luketela.
Auzia Gernikako epaitegiak darama, baina emakumea estraditatu ala ez erabakitzea Uruguaiko epaile baten esku egongo da.