Gizartea -

Eusko Jaurlaritzaren txostena

EAEko haurrek eta nerabeek inmigrazioa bazterketarekin uztartzen dute

Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Behatokiak 6 eta 16 urte arteko haurren interesak eta kezkak jaso ditu. 194 haurrek, 84 irakaslek eta 91 gurasok parte hartu dute ikerketan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inmigrazioa bazterkeriarekin uztartzen dute automatikoki EAEko haur eta nerabeek, hala azaleratu du Gema Zabaleta Jaurlaritzako Gizarte gaietarako sailburuak aurkeztutako txosten batek.

"Haurtzaroaren eta nerabezaroaren beharrak eta eskaerak Euskadin" izeneko ikerketa batetik jasotako ondorietako bat da. EAEko Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Behatokiak egindako lehen lana da.

6 eta 16 urte arteko haurrek dituzten interesak eta kezkak jasotzen dira txostenean. Horretarako 194 adingabe, 84 ikasle eta 91 gurasoren iritzia jaso dute.

Ondorioak

Adin tarte horretan itxura fisikoari ematen zaion garrantzia agerian utzi du txostenak. Horrez gain etxeko lanetan oso gutxi parte hartzen dutela frogatu dio ikerketak eta kontserbadore xamarrak direla.&' || 'nbsp;

Egungo adingabeek sakeleko telefonoarekiko duten lotura ere agerian utzi du. Lagunekin komunikatzeko nahitaezko tresna dela diote.

Urte amaiera honetan, Jaurlaritzak haurtzaroaren eta nerabezaroaren inguruan adostu nahi duen plana bideratzeko balioko du txostenean bildutakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea