Gizartea -

Haurtzaroa

Espainiako politikariak txiroz jantzi ditu Save the Childrenek, neurriak eskatzeko

Espainiar estatuko alderdi nagusietako buruzagien egoera nola izango litzatekeen irudikatu du gobernuz kanpoko erakundeak. "Gure haurtzaroa gara, horrek gure bizitzak mugatzen baititu", adierazi dute.

Pedro Sanchez, Save the Children erakundeak egindako muntaia fotografikoan.
Pedro Sanchez, Save the Children erakundeak egindako muntaia fotografikoan.
Pedro Sanchez, Save the Children erakundeak egindako muntaia fotografikoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurren pobreziari eta adingabeen aurkako indarkeriari aurrea hartzeko eta horiek erauzteko "presazko neurriak" eskatu ditu Save the Children erakundeak, Espainiar estatuko legealdi berriaren hasierara begira. Gobernuz kanpoko erakundeak, bere mendeurrenean, "ikuspegi nazionala" eskatu du, "erronka" horri aurre egiteko.

Horretarako, 'Haurtzaroak markatzen du' kanpaina egin du GKEak; bertan, Espainiar estatuko alderdi nagusietako buruzagiek —Pedro Sanchez (PSOE), Pablo Casado (PP), Albert Rivera (Cs), Pablo Iglesias (Podemos) eta Santiago Abascal (Vox)— bestelako haurtzaroa izan balute, zer nolako nolako egoera izango zuketen irudikatu nahi izan dute.

Muntaia fotografikoen bitartez, txiroz jantzi ditu erakundeak, eta lanbide ezegonkorrak egiten edo bazterketa sozialeko egoeran jarri ditu politikariak.

Horrela, pobrezia belaunez belaun igarotzea saihesteko ekintza politikoak eskatu ditu GKEak, baita pobreziatik, indarkeriatik eta diskriminaziotik gabeko haurtzaroa ere.

"Gure haurtzaroa gara, horrek gure bizitzak mugatzen baititu", esan du Andres Conde Save the Children erakundeko zuzendari nagusiak. Saihestu daitezkeen arrazoiengatik umeak ez hiltzeko, "eskolara joan gabeko haurrik ez egoteko", eta indarkeriatik eta esplotaziotik babestuta bizi daitezen "ziurtatzeko" erakundeak egiten duen lana nabarmendu du Condek.

Pablo Casado.

Pablo Casado. Save the Children erakundeko muntaia fotografikoa.

Albert Rivera.

Albert Rivera. Save the Children erakundeko muntaia fotografikoa.

Pablo Iglesias.

Pablo Iglesias. Save the Children erakundeko muntaia fotografikoa.

Santiago Abascal.

Santiago Abascal. Save the Children erakundeko muntaia fotografikoa.

"Hurrengo lau urteak haurtzaroaren aldeko politikaren eta gizarte mobilizazioaren momentua izatea espero dugu", azpimarratu du. Aurkeztu duten txostenean bildutako datuen arabera, Espainiar estatuko lau haurretatik bat pobrezia egoeran bizi dira, eta biztanleen % 10-20 artean sexu abusuak jasan zituen adingabe zenean.

Pobrezia eta berdintasun eza

GKEak gogorarazi duenez, haurren pobrezia erlatiboaren tasarik altuenetariko bat duen estatua da Espainia: umeen % 28,3 egoera horretan daude, Europar Batasunaren batezbestekotik gora. Errumaniak eta Bulgariak baino ez dute tasa altuagoak. "Haurrak atzean utzi ditugu", esan du Condek.

Azaldu duenez, berdintasun ezaren tasak ere altuak dira. EBko batezbestekotik gora daude. Zentzu horretan, haurren pobreziaren kontrako "neurri argiak" eta errotik kentzeko "estrategia" bat eskatu ditu.

Eskoletako segregazio sozioekonomikoa arazoetako bat dela dio erakundeak, Espainiako gizarteko alfabetizazioaren aurrerapena "ikusgarria" izan den arren. Espainiar estatuko segregazio tasak EBrenak baino altuagoak dira.

Haurren kontrako indarkeriari dagokionez, "datuak falta" direla esan du erakundeak, azken urteetan "axolagabetasunez" ikusi baita. Save the Children-en arabera, 2019an dagoeneko 11 adingabeko biktima izan dira. Gainera, sexu abusu edo erasoengatik jarritako bi salaketen erdia adingabeena direla esan du. "Presazkoa da babestuko dituzten legeak garatzea", esan du Condek.

Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren egoerari erantzuteko sistemarako "begirada nazionala" eskatu du erakundeak, kudeaketa autonomikoaren aurrean.

Haurtzaro politikak

Espainiar estatuko jaiotze tasa baxua nabarmendu du Condek, EBko herrialdeetakoarekin alderatuz. Gainera, seme-alaba gehiago izateko oztopo nagusia haur baten hazkuntzaren kostu "altua" izatea "anomalotzat" hartu du. "Hilero 500 edo 600 euro inguru" dela esan du, Espainiako gaur egungo soldata "baxuak" kontuan izanda.

Zentzu horretan, Espainiar estatuak haurtzaro politiketan EBren batezbestekoaren "erdia" baino ez inbertitzea deitoratu du Condek, eta diru-laguntzak igotzea edo 0-3 urteko hezkuntzaren doakotasuna eskatu ditu. Bere ustez, laguntza horiek zein bateragarritasun politikak "bultzatu" behar dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia albisteak Pablo Iglesias politikari ohia Pedro Sánchez bideoak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Albert Rivera bideoak Umeak PPko presidente ohia Santiago Abascal adierazpenak Giza eskubideak gaur Gobernuz Kanpoko Erakundeak