Gizartea -

Helikopteroan eraman dute

Gizon gazte bat oso larri zauritu da istripu batean, Corellan

Cintruenigoko gaztea Tuterako Sofia Erregina ospitalera eraman dute, suhiltzaileek ibilgailu barrutik atera ondoren, harrapaturik geratu baita.

Suhiltzaileak istripua izan duen ibilgailuaren aurrean. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Gazte bat oso larri zauritu da istripu batean, Corellan
Suhiltzaileak istripua izan duen ibilgailuaren aurrean. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cintruenigoko 23 urteko gizonezko bat oso larri zauritu da istripu batean, Corellan (Nafarroa), berak zeraman ibilgailua errepidetik aterata. Bakarrik zihoan autoan.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, gertakaria 16:10 aldera jazo da, NA-6810 errepideko 6. kilometroan. Zauritua Tuterako Sofia Erregina ospitalera eraman dute helikopteroz, suhiltzaileek ibilgailu barrutik atera ondoren, harrapatuta geratu baita.

Tuterako foruzainak bertaratu dira, eta ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Corella Foruzaingoa Zer gertatu da Cintruénigo herrian?