Gizartea -

Datorren ikasturtean

EHUk plaza gehiago eskainiko ditu

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onartutako plaza kopuruak Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jaso behar du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak ohar batean jakinarazi duenez, 2011-2012 ikasturterako plaza kopurua handitzea, eta Energia Berriztagarrien Ingeniaritza eta Fisioterapia graduak eskaintzea onartu du.

EHUko ordezkariek azaldu dutenez, ikasketak Goi Mailako Irakaskuntzaren Europako Esparruan (Bolonia Plana izenez ere da ezaguna) egokitu ostean, gradu titulu guztiek plaza mugatuak izan behar dituzte, eta muga horiek ezartzeko irizpideak hauek dira: aurretiko izen-emateen kopurua, zentroaren baliabide akademikoak eta gizartearen eskaera maila.

Hurrengo ikasturteari begira eta irizpide horiek kontutan izanda, Gobernu Kontseiluak Osasun Zientzietako plaza kopurua handitu du, bi bidetan, Leioako (Bizkaia) campusean.

Horrez gain, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza gradua eskainita, ingeniaritzako plaza kopurua ere handituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea