Gizartea -

adingabeei egindako abusuak

Abusuengatik 21 urtera zigortutako Maristetako irakasle ohiak libre jarraituko du

Akusazio guztiek kartzelan sartzea eskatu bazuten ere, Bartzelonako Auzitegiak aske jarraitzea ebatzi du, epaia irmoa izan arte.

Benitez, aurpegia guztiz estalita duela, epaitegira heltzen Artxiboko argazkia: EFE
Joaquin Benitez zigortutako irakasle ohia.
Benitez, aurpegia guztiz estalita duela, epaitegira heltzen Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Auzitegiaren 21. Sekzioak hala erabakita, lau adingaberi sexu abusuak egiteagatik 21 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra jaso zuen Joaquin Benitez Maristetako irakasle ohiak aske jarraituko du.

Fiskaltzak, akusazio partikularrek eta herri akusazioak (Bartzelonako Udala) Benitez kartzelan sartzea eskatu zuten atzo egindako saioan. Argudiatu zutenez, zigortutakoak ez du familia-sustrairik, eta beraz, ihes egiteko arriskua handia da.

Auzitegiak, baina, eskaerak errefusatu zituen, eta aske mantentzea erabaki zuen, ezarri zitzaizkion kautelazko neurriak bete egin dituela argudiatuta. Beraz, epaia irmoa ez den bitartean, libre jarraituko du irakasle ohiak.

Epaiaren kontra apelazio-helegitea aurkeztuko zuela iragarri zuen defentsako abokatuak, eta Auzitegi Gorenera jotzea ere ez du baztertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Sexu erasoak Irakasleen albisteak