Gizartea -

Iparraldeko ikastolak

Senpereko aintzirak Herri Urrats 2019 hartuko du igande honetan

Tailerrak eta zuzeneko emanaldiak antolatu dituzte Senpereko aintziran maiatzaren 12rako, Ipar Euskal Herriko Ikastolen festa ospatzeko.

Herri Urratsen egitaraua eta mapa. Egilea: Herri Urrats.
Herri Urratsen egitaraua eta mapa. Egilea: Herri Urrats.
Euskarazko hezkuntza sistema osoa bultzatzeko hitzordua, Herri Urratsen

1:31

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri Urratsen 36. edizioa ospatuko da igande honetan, maiatzaren 12an, Senperen, “LK” lelopean. Aurten, festa eta dirua biltzeko asmoaz gain, Seaska Ikastolen Federazioak Manex Erdozainzi Etxart Kolegioari lagundu nahi dio.

36. edizio honetan Ipar Euskal Herriko Ikastolen festak egitarau luzea eta ugaria eskainiko du datorren igandean Senpereko aintziran, adin guztietarako pentsatua. Herri Urrats zazpi gunetan egongo da bananduta. Hain zuzen ere, Araba, Baxe Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa izango dira zonaldeak, Euskal Herriko zazpi lurraldeak bezala.

Gainera, gune guztietan jokoak, tailerrak, janari-postuak eta zuzeneko emanaldiak egongo dira, eta horien artean, En Tol Sarmiento eta McOnak musika taldeek joko dute. Bestalde, Baxe Nafarroa zonaldean “Erronka” lehiaketa prestatu dute, bi txanda egongo dira soilik, eta bertan zazpi lurraldetako euskal ikasleek parte ahal izango dute.

Inor festatik kanpo gera ez dadin, Seaska elkarteak autobusak antolatu ditu Ipar Euskal Herriko hiri nagusietan, eta Senpere eta aintzira lotzeko ere bai.

Herri Urrats 2019

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertuak Euskaraz Iparraldeko ikastolen jaia Iparraldea berriak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea