Gizartea -
Ikasketa plana
Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Medikuntza ikasketak ezartzetik gertuago
Kalitatearen Ebaluazio eta Akreditaziorako Agentzia Nazionalak Medikuntza gradua ezartzeko baimena eman dio UPNAri. Unibertsitateen Kontseiluak eta Nafarroako Gobernuak berretsi beharko dute erabakia.
Agentziak | Erredakzioa
Kalitatearen Ebaluazio eta Akreditaziorako Agentzia Nazionalak Medikuntza ikasketak ezartzeko baimena eman dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
Erabakia Unibertsitateen Kontseiluak berretsi beharko du orain, eta azken onarpena Nafarroako Gobernuari dagokio, Unibertsitateak jakinarazi duenez.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak azaroan bidali zion Unibertsitateen Kontseiluari gradu berriaren ikasketa planaren nondik norakoak, Kalitatearen Ebaluazio eta Akreditaziorako Agentzia Nazionalak titulazioa baiezta dezan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak 60 plaza eskainiko ditu Medikuntza gradu berrian, Osasun Zientzien Fakultatean.