Gizartea -
Zirkulazioa
Motorzale bat hil da istripuz, Sopuertan
Ezbeharra BI-3601 errepidean gertatu da, Bizkaian. Motorrean zihoan gazteak auto bat jo du.
Erredakzioa
35 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean motorra gidatzen ari zela auto bat jota, Sopuertan (Bizkaia), BI-3601 errepidean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra gaur 14:00ak aldera gertatu da eta, motorrak eta autoak talka egin ostean, motorzalea autoaren azpitik atera behar izan dute suhiltzaileek.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, Audi A3 batek eta Suzuki motor batek parez pare jo dute elkar. Suhiltzaileak, erizainak eta Ertzaintza berehala bertaratu badira ere, motor gidari eta bidaiari bakarraren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Ertzaintzak ikerketa abiarazi du ezbehar larria zerk eragin duen argitzeko.