Gizartea -

Bizkaia

Emakume bat zauritu da Leioan, paseoan zebilela leiho bat gainera erorita

Zazpigarren solairutik erori da leihoa, eta 43 urteko emakumea bete-betean harrapatu du. Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Leioako Iturribide kalea. Argazkia: EiTB
Leioako Iturribide kalea. Argazkia: EiTB
Leioako Iturribide kalea. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko emakume bat zauritu da igande goiz honetan Leioan (Bizkaia), bere haurrarekin paseoan zebilela leiho bat gainera erorita, Eusko Jaularitzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

12:40 aldera jazo da gertaera, Iturribide kalean. Arrazoiak oraindik argitu gabe badaude ere, leiho bat zazpigarren solairutik erori da, eta emakumea bete-betean harrapatu du. Erandioko ertzain-etxeko agenteak eta Leioako udaltzainak istripuaren lekura hurbildu dira, gertatutakoaren berri izan ostean.

Emakumea arin zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Umea ez da zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Leioa albisteak Gaurko azken ordukoa