Gizartea -
BIZKAIA
Gizon bat hil da auto-istripuan Gueñesen
18:00ak aldera, errepidetik irten da auto bat Cadaguako korridorean, eta gidaria istripua jazotako lekuan bertan hil da.
EITB.EUS
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gizon bat hil da gaur arratsaldean BI-636 errepidean, Gueñes parean, auto-istripu larri batean.
18:00ak aldera, autoa bidetik irten da Cadaguako korridoreko 14. kilometroan, eta erdiko hormaren aurka jo du.
Gidaria bakarrik zihoan autoan istripua izan duenean. Larrialdietarako zerbitzuak berehala bertaratu dira, baina istripua izan den lekuan bertan hil da.
Bi erreiak itxi dituzte, eta auto-ilara luzeak sortu dira Balmasedarako noranzkoan. Bilbo aldera joateko erreietako bat ere itxi dute. Trafikoa beste errepide batetik bideratu dute hasieran, korridorea erabat garbitu duten arte.