Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Biktimen arretarako telefonoa laneko sexu jazarpenaz ere arduratuko da
Sexuarengatik lanean jazarpena jasaten duten emakumeen kasuetan aholkularitza lana egingo du hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzaren 900 840 111 telefonoak.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako 900 840 111 telefonoak sexuarengatik lanean jazarpena jasaten duten emakumeen kasuetan aholkularitza lana egingo du hemendik aurrera.
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, telefono hori 24 orduz dago martxan egunero eta konfidentziala eta doakoa da. Babesa ematea eta emozioak kontrolatzen laguntzea, genero indarkeriaren aurrean nola jokatu aholkatzea eta emakumeak eskura ditzakeen baliabideei buruzko informazioa helaraztea da telefonoaren helburu nagusia.
Hemendik aurrera, ardura horiez gain, lan arloan sexuagatik jazarpena jasaten duten emakumeak ere artatuko dituzte, izan ere, "emakumeek jasaten duten indarkeria mota hori ikusezina eta naturalizatuta izan da" azkenaldian.