Gizartea -
Pulitzer sariak
'The New York Times' eta 'Los Angeles Times' izan dira irabazleak
Columbiako Unibertsitateak 1917az geroztik ematen ditu AEBetako kazetaritza sari ospetsuenak. 95. edizioko sarituak jakinarazi ditu gaur.
Erredakzioa
Pullitzer sarietako 95. edizioan The New York Times eta Los Angeles Times egunkariak izan dira irabazleak. Izan ere, egunkari bakoitzak bi sari eskuratu ditu. Columbiako Unibertsitateak ematen ditu golardoak.
New Yorkeko unibertsitateak 1917az geroztik ematen ditu AEBetako kazetaritza sari ospetsuenak. Nazioarteko erreportajerik onenaren saria Clifford J. Levy eta Ellen Barry The New York Times-eko kazetariek irabazi dute, Errusiako sistema judizialaren arazoei buruz idatzitako artikulu bati esker.
Gainera, kronikarik onena egunkari berdineko David Leonhardt kazetariak irabazi du, AEBetako "gai ekonomiko zailei" buruz egindako lanengatik.
Bestalde, Los Angeles Times Kaliforniako egunkariak zerbitzu publikoetako berrien saria jaso du, "Belleko udalerrian zegoen ustelkeria argitaratu izanagatik. Kargudun publikoek fondo publikoak erabili zituzten soldata ikaragarriak jasotzeko. Egunkariaren informazioek atxiloketak eta erreformak ekarri zituzten", epaimahaiak komunikatu batean azaldu duenez.
Komunikabide berdineko argazkilariak, Barbara Davidsonek, argazkirik onenaren saria jaso du, "hiriko gaizkile-taldeen indarkerian harrapatuta bizi diren biktima errugabeen" inguruan egindako lanagatik.