Gizartea -
Heriotzen estatistika
Errepidean hildakoak % 63 murriztu dira 10 urtetan Euskadin
2009 urtean, ertsona gehiago hil ziren beren buruaz beste eginda (166), zirkulazio istripuen ondorioz (104) baino.
Erredakzioa
Zirkulazio istripuan hildakoen kopurua % 63 murriztu da Euskadin 1999 eta 2009 urteen artean. Azken urte horretan, gainera, errepideetako heriotzak 2008an baino % 10 gutxiago izan ziren.
Eustatek 2009 urteko heriotzen estatistika publikatu du gaur. Horretan argi geratzen da zirkulazio istripuek eragindako heriotzen jaitsiera oso nabarmena izan dela. Izan ere, urte horretan, pertsona gehiago hil ziren beren buruaz beste eginda (166), errepidean (104) baino.
2009an, guztira 19.624 pertsona hil ziren, aurreko urtean baino 187 gehiago. Gehienak (10.232) gizonak izan ziren.
Batez beste, gizonak 74,1 urte zituztela zendu ziren, eta emakumeak, aldiz, 81,5.
Heriotzen % 30,3 (5.950) tumoreek eragin zituzten, % 29,6 (5.799) zirkulazio-aparatuko gaixotasunek eta % 9,4 (1.841) arnas-aparatukoek.