Gizartea -

Euskara plana

Euskotrenek 400 langile euskalduntzeko plana abiatuko du

Iñaki Arriola Garraio sailburuak iragarri duenez, planak elebitasunean aurrerapauso "handia" ematea du helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak iragarri du euskara plan bat prestatzen ari direla Euskotrenentzat, elebitasunean aurrerapen "handia" egin eta 400 langile euskalduntzea helburu.

Arriolak agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Garraio batzordean. Izan ere, sindikatuek salaketa jarri zuten, Euskotrenen lan eskaintzetan euskara ezagutza baldintzetatik kendu baitzuten.

Sailburuak azaldu duenez, aurreko plana 2008 urtean bukatu zen, eta emaitzak "oso txarrak" izan ziren.

Azken lan eskaintza publikoari dagokionez, euskara ezagutza baldintza baino, meritu bezala baloratu dutela.

Hain zuzen ere, jendaurrean lan egiten duten lanpostuetan notaren % 20 izan dela zehaztu du.

Alderdien adierazpenak

Arriolaren hitzaldiaren ostean, EAJk eta EBk kritikatu egin dute Jaurlaritza "atzerapausoak" ematen ari izana euskararen normalizazioan, eta Administrazio Publikoa besteentzat "adibide" izan eta bi hizkuntza ofizialen erabilera sustatu beharko lukeela iritzi diote.

Beren partetik, PSEk eta PPk euskara arma politiko gisa erabiltzea leporatu diete.

LABen protesta

Bien bitartean, Ganberaren kanpoaldean, Euskotreneko 20 langile inguruk elkarretaratzea egin dute, LABek deituta, "Euskararen normalizazioan atzerapausorik ez!" lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea