Gizartea -

Nafarroan

6 pertsona atxilotu dituzte, kokaina nahasteko laborategia deseginda

Bost pertsona Nafarroan atxilotu dituzte eta bestea, taldearen ustezko arduraduna, Sevillan aurkitu eta atxilotu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak sei pertsona atxilotu eta horietako bi espetxeratu ditu, Gorraitzeko (Nafarroa) txalet batean kokaina nahasteko laborategi bat atzeman ostean.

Poliziaren Goi Buruzagitzak esan duenez, gai kimikoak, erreaktiboak, disolbatzaileak eta kokaina garraiatzeko material "ugari" atzeman dituzte agenteek.

Boliviako Santa Cruz aireportuan hegoamerikar bat kokaina kantitate handiarekin harrapatu zuenean hasi zuen ikerketa Boliviako Poliziak.

Gizon hori harrapatu ondoren, beste hainbat pertsona atxilotu zituzten Hego Ameriketan, eta, Polizien arteko lankidetzari esker, droga gehiena Gorraitzen bizi den iruindar bati bidaltzen ziotela argitu zuten.

D.P.M, 35 urteko gizona da iruindarra, eta lehenago ere atxilotu eta kondenatu zuten, Suitzan, antzeko delitu batengatik. Poliziaren arabera, estupefazienteak lortu, ezkutuan airez garraiatu eta Espainian sartzeko ardura zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea