Gizartea -

Trafikoaren egoera

Auto-ilarak Biriatou eta Armiñonen eta normaltasuna beste errepideetan

EAEtik ateratzeko erabiltzen diren gainerako errepideetan trafikoaren arintasuna izan da nagusi, A-8 autobian ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-ilara txikiak sortu dira Biriatouko (Gipuzkoa) mugan eta Armiñonen (Araba) Aste Santuko EAEko irteera operazioan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Zirkulazioaren arintasuna izan da nagusi asteazken honetan.

Biriatouko auto-ilarak Frantziako norabidean sortu dira, eta bi eta hiru kilometro artekoak izan dira; Armiñongoak, berriz, AP-1ean sortu dira Burgoseko norabidean 16:00 eta 19:00 orduen artean.

EAEtik ateratzeko erabiltzen diren gainerako errepideetan trafikoaren arintasuna izan da nagusi, A-8 autobian ere, Kantabriako norabidean. Tarte horretan errail aldagarria abian izan da Ugaldebieta eta Liendo (Kantabria) artean.

Dena den, 18:00 aldera txingor ekaitz batek zailtasunak eragin ditu zirkulazioan, eta errail aldagarria itxi behar izan dute 19:00 arte.

Orain arte, 1.477 ibilgailuk erabili dute errail aldagarria.

Trafiko Zuzendaritzaren iragarpenen arabera, ibilgailu gehienak asteazken arratsalderako espero ziren, 21:00 arte, eta ostegunean 09:00 eta 15:00 orduen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea