Gizartea -
Trafikoa
Motor gidari bat zauritu da Donostian, auto baten kontra jota
Ezbeharra 08:15ean jazo da GI-41 errepidean, Gipuzkoako hiriburuaren parean eta Astigarragarako noranzkoan. Gidaria harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute.
EITB.EUS
Motor gidari bat zauritu da goizean haren motoa auto baten kontra jota GI-41 errepidean, Donostia parean eta Astigarragarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Iturriaren arabera, ezbeharra 08:15ean jazo da Donostiako hipikaren biribilgunean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, motorrak eta autoak talka egin dute, eta motor gidaria bi ibilgailuen artean harrapatuta geratu da.
Suhiltzaileek atera behar izan dute, zaurituta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea