Gizartea -
Gertaera
Gernikako taberna batean kalte larriak egiteagatik atxilotu dute
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotua "oso urdurdi" zegoen eta baliteke drogen efektupean egotea. Antza, tabernan sartu eta hango langileak mehatxatu zituen.
Erredakzioa
Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du Gernikan, bi adingaberi jotzea eta herriko taberna batean kalte larriak eragitea egotzita.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotua "oso urdurdi" zegoen eta baliteke drogen efektupean egotea. Antza, tabernan sartu eta hango langileak mehatxatu zituen.
Ondoren, tabernako hainbat altzairu eta ontziteria apurtu zituen.Tabernara sartu aurretik, kanpoan zeuden bi adingabe jo zituela zehaztu du poliziak.
Gertaera arratsaldeko 14:55etan izan zen, Gernikako San Roke auzoan. Tabernako langileek Ertzaintzari deitu zioten, gertatutakoa salatzeko.
Tabernariak ez zion edatekoa atera, eta, horregatik, atxilotua haserretu egin zen. Langileak eta bezeroak iraindu zituen, eta hainbat edalontzi eta makina apurtu zituen.Ertzaintzak berehala atxilotu zuen.