Gizartea -

Malagako epaile batek

Ikasten eta lan egiten ez duen gaztea gurasoen etxea uztea behartu du

Epailearen aginduz, eta gurasoek hala eskatuta, gazteak bere gurasoen etxea utzi beharko du. 25 urteko mutilak ez du ikasketarik eta lanik egin nahi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasten eta lan egiten ez duen 25 urteko gaztea gurasoen etxea uztera behartu du epaile batek, Malagan. Espainian aurreneko aldiz gertatu da.

Epailearen aginduz, eta gurasoek hala eskatuta, gazteak bere gurasoen etxea utzi beharko du. 25 urteko mutilak ez du ikasketarik eta lanik egin nahi.

25 urteko gazteak ikasketak baztertu egin dituela dio epaileak, eta lan egiteko trebatuta egon arren ez duela inolako asmorik lanpostu bat aurkitzeko. Beraz, hilabeteko epean, gurasoen etxetik atera beharko da.

Gaztea lanean jartzen den bitartean, gurasoek 200 euro hilean eman beharko diotela esan du epaileak. 25 urteko mutilak gurasoak salatu zituen aurretik, hilean 400 euro eskatu eta ez zizkiotelako ematen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea