Gizartea -

SUTEA

Hiru pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik, Arrigorriagan

Sutea izan da arratsaldean Ricardo Ibarreche kaleko eraikin bateko hirugarren pisuan. 83 urteko emakumea, 20 urteko iloba eta 90 urteko gizona Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte.

Arrigorriagako sutearen irudia. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Arrigorriagako sutearen irudia.
Arrigorriagako sutearen irudia. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona, gazte bat, haren amona eta gizon bat, Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzten gaur arratsaldean, Arrigorriagan izan den sute batean kea arnasteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, Ertzaintzako bi agente ere artatu behar izan dituzte tokian bertan, kea arnasteagatik.

15:00ak baino zerbait lehenago piztu da sutea Arrigorriagako Ricardo Ibarreche kalean dauden etxebizitza batzuen hirugarren pisu batean. Hainbat bizilagunek etxetik irten behar izan dute sutea dela eta.

Sutea piztu den etxean zeuden bi pertsonak eraman dituzte ospitalera: 83 urteko emakume bat eta 20 urteko iloba. Eraikinean zegoen 90 urteko gizon bat ere ospitalera eraman behar izan dute.

Suhiltzaileek itzali behar izan dute sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Albisteak