Gizartea -

SUTEA

Sutea izan da Amezketako baserri batean eta emakume bat erietxera eraman dute

Tolosako Asuncion erietxera eraman dute emakumea, kea arnasateagatik. Etxeko sukaldean hasi da sua gauerdian eta kiskalita geratu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amezketako baserri batean sua piztu ostean, emakume bat Tolosako Asuncion erietxera eraman behar izan dute kea arnasteagatik toxikatuta.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gauerdian piztu da sutea etxeko sukaldean, eta suhiltzaileek itzaltzea lortu duten arren, kiskalita geratu da.

Etxean bizi zen emakumea erietxera eraman behar izan dute kea arnasteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tolosa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak