Gizartea -

Gertaera

Jarraitzen dute Gineako Golkoan desagertutako bi arrantzaleen bila

Juan Ramon Egaña atunontziko arrantzale afrikarra da bietako bat, Pevasa enpresakoa. Bestea, Pontevedrako arrantzale bat da, eta 'El Galerna' ontzian egiten du lan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko El Galerna atunontziaren tripulazioa marinel galiziar baten bila dabil ostiraletik. Marinela faltan bota zuten egunaren bukaeran, ontzia Dakarreko portura bidean zihoanean, Albacora attunontziaren enpresak aditzera eman duenaren arabera.

Iturri berdinek zabaldu zutenez, inguru horretan beste marinel bat desagertu da, afrikarra, Juan Ramon Egaña atunontzikoa, Bermeoko Pevasa enpresakoa.

Kasu honetan, marinelak istripua izan zuen eta uretara jausi zen arrantzan zebilela, Cavo Berdeko artxipelagotik gertu.

Bestalde, El Galernako marinelaren falta, Pontevedrakoa, ostiralean igarri zuten, afaldu baino apur bat lehendago, atunontzia Dakarreko portura deskarga egitera zihoala eta handik 230 miliara zegoenean.

Atunontziak buelta eman eta tripulazioa marinelaren bila hasi zen eta oraindik bila jarraitzen dute.

Albacora enpresako iturrien arabera, marinela aurkitzeko "itxaropen handirik ez dago", batez ere itsasoaren egoera eta desagertu zenetik igarotako orduak kontuan izanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea