Gizartea -
Gipuzkoa
Beasaingo urtegian desagertutako gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
Arriarango urtegian jarraitzen dute bilaketa lanekin, desagertuaren autoa hango inguruetan topatu baitute.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintzak eta suhiltzaileek Beasaingo (Gipuzkoa) Arriaran auzoko urtegian desagertutako 69 urteko gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro astearte goizean. Familiak abisua eman ondoren, asteleheneko 14:00etan hasi ziren desagertuaren bila, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.
Desagertutako gizonaren autoa urtegi horren inguruetan aurkitu zuten, eta, ondorioz, bilaketa lanak hantxe abiatu dituzte.
Suhiltzaileez gain, Ertzaintzako erreskate eta mendiko taldeak zein urpekariak ari dira lan horietan parte hartzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea