Gizartea -

EPAIA

Senide baten heriotzagatiko baimena hurrengo egunean hasiko da, jaiegun batean denean

Iruñeko epaile batek langile baten alde egin du. Horren senidea igandez hil zen, eta langileak astelehena eta asteartea hartu zituen; enpresak, igandea eta astelehena zegozkiola argudiatu zuen.

Polloeko hilerria, Donostian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Polloeko hilerria, Donostian, artxiboko irudi batean
Polloeko hilerria, Donostian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiak ebatzitakoaren arabera, senide bat igandez edo jaiegunez hiltzen denean, langilearen baimena hurrengo egunean hasiko da, laneguna izan ala ez, eta ez heriotza egunean bertan.

Hala ere, epai horri helegitea jar diezaiokete oraindik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian. Epaian irakur daitekeenez, baimena hurrengo egunean hasi behar da, langilearentzat laneguna izan ala ez, langilea egunean bertan lantokira agertzen ez denean salbu.

Horrez gain, baimena egun naturalaren araberakoa izango da, ez lanegunen araberakoa; lizentzia hartutakoan ezingo da eten, eta, hurrengo egunak lanegunak ez diren kasuetan, egun horiek aurrerago hartu ahal izango dira.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldutako informazioaren arabera, enpresetako hitzarmen kolektiboek lizentzia eta baimen horiek errespetatu beharko dituzte, eta, aldatzekotan, hobera aldatu beharko dituzte.

Langile baten eta enpresa baten arteko gatazkan, Iruñeko epaile batek beharginaren alde egin du. Senidea igandez hil zen, eta langileak astelehena eta asteartea hartu zituen; enpresak, igandea eta astelehena zegozkiola argudiatu zuen. Hori dela eta, egun bateko soldata kendu zion.

Epaiketan, bigarren graduko senide baten heriotzagatiko baimena (amona, kasu horretan) noiz hasten den eztabaidatu zuten, jaiegunez hilez gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Lana albisteak Epaiketak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Abokatuak azken ordukoa