Itxi

Gizartea

Ertzaintza

Microsoften izenean egindako iruzur informatiko gehiago agertu dira Bizkaian

eitb.eus

Azken egunotan zortzi lagunek salatu dute Getxon iruzur mota hori jaso izana. Iruzurgile informatikoek biktimen ordenagailuetan sartzen saiatzen dira engainuen bidez.

  •  programazio-lengoaia

    programazio-lengoaia. Argazkia: pexels.com

Microsoften dei faltsuaren iruzurra antzeman du Ertzaintzak azken boladan Getxon, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Azken egunotan zortzi lagunek salatu dute Getxon (Bizkaia) iruzur mota hori jaso izana. 2019an, halako 60 salaketa jaso dituzte dagoeneko EAEn.

Iruzurgileek telefonoz dei egiten diete biktimei beren burua Microsofteko langiletzat aurkezten eta engainuen bidez ordenagailuen sisteman sartzen dira.

Ondoren, baimenik gabe datu pertsonalak zein bankukoak atzitu eta zenbaitetan diru kopuru handiak lapurtu izan dituzte.

Enpresa informatiko edo teknologikoen deiren bat jasotzekotan ez fidatzeko ohartarazi du Ertzaintzak, enpresa horiek normalean ez baitiete erabiltzaileei deitzen gorabehera mota horiek konpontzeko. Halaber, datu pertsonalak telefono bidez ez emateko gomendatzen dute.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena