Gizartea -

Trafikoa

Normaltasuna nagusi euskal errepideetan, itzulera operazioan

Gertakizunik garrantzitsuena Zaldibarren izan da, Bizkaian. Bertan, lau autok elkarren kontra talka egin dute eta onodrioz lau pertsona zauritu dira. Istripua 17:30ean izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Normaltasuna nagusi, euskal errepideetan Aste Santuko oporretako itzuleran. Abian jarritako baliabide berezia igande honetako 15:00etan hasi da eta Bizkaia eta Araban gauerdian bukatuko da. Gipuzkoan aldiz, asteartean ere indarrean jarraituko du, mugaraino doan trafikoaren ondorioz.

Garrantzizko gertakari gutxi izan dira, nabarmenena Zaldibarren, Bizkaian, izan da. Bertan, Herrizaingo Sailak adierazi duenez, lau pertsona zauritu dira lau kotxeen arteko kolpe batean.

Istripua AP-8an 17:30etan izan da Zaldibar inguruan, bi kotxek kolpea hartu ondoren. Talkaren ondorioz, lau pertsona zauritu dira eta errei bat itxi egin dute 17:50ak arte Bilborako noranzkoan.

Trafikoaren egoera ezagutzeko Herrizaingo Sailak 902 112 088 telefonoa martxan jarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea