Gizartea -

IMMIGRAZIOA

Gizon bat atxilotu dute Beran, etorkinak legez kanpo garraiatzea egotzita

Poliziaren arabera, errepideko kontrol batean atxilotu dute gizonezkoa. Antza, paperik gabeko hiru pertsona Frantziara eraman nahi zituen, diruaren truke.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako gizonezko bat atxilotu du Guardia Zibilak Beran, atzerriko herritarren kontrako delitua leporatuta. Antza, paperik gabeko hiru pertsona Frantziara eraman nahi zituen.

Ohar bidez jakinarazi dutenez,  N-121-A errepidean jarri duten errepide-kontrol batean atzeman dute ustezko delitugilea.

Lau pertsona zihoazen ibilgailu bat geldiarazi dute agenteek, eta dokumentazioa eskatu zaienean, gidariak onartu du beste hirurek ez zutela paperik.  Agenteek uste dute diruaren truke ari zela hiru immigranteak Frantziara garraiatzen.

Atxilotua komisaldegira eraman dute, eta besteak Polizia Nazionalaren Atzerriko Unitatearen esku utzi dituzte

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Nafarroa Delituak Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak