Gizartea -

GERTAKARIA

Gaur egingo da Hondarribian hildako bi anaien aldeko hileta-elizkizuna Ibarran

47 eta 49 urteko bi gizonezkoak larunbat arratsaldean hil ziren itota, Erentzin kala inguruan. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.

Ezbeharra izan zen ingurua. Argazkia: Gurutze Gorria.
Hondarribia
Ezbeharra izan zen ingurua. Argazkia: Gurutze Gorria.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello eta Josetxo Urkizar larunbatean Hondarribian, Jaizkibelgo kala batean, itota hil ziren bi anaien aldeko hileta-elizkizuna gaur 19:00etan izango da, Ibarrako San Bartolome parrokian.

15:10 aldera gertatu zen ezbeharra, Erentzin izeneko hondartza txikiaren inguruan. 47 eta 49 urteko bi gizonezkoak inguru hartan paseoan zebiltzan, beste hainbat lagunekin. Lehen hipotesien arabera, anaietako bat uretara erori zen, eta, uretatik bere kabuz atera ezin zela ikusita, bestea laguntzera joan zitzaion.

Haien lehengusu batek deitu zien larrialdietarako zerbitzuei, baina iritsi zirenerako hilda zeuden.

Gertakaria ikertzen ari da Ertzaintza, eta, oraingoz, ez dute informazio gehiago zabaldu.

Pello eta Josetxo Urkizarren heriotzak samin handia eragin du Ibarran. Autoak konpontzeko garaje bat zuten, eta oso ezagunak ziren herrian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gaurko itotzeak