Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
80 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian ustez emaztea jo duelako
Barakaldon beste gizon bat atzeman dute ertzainek, emakume bat jo duela egotzita.
Erredakzioa
80 urteko gizon bat atxilotu dute gaur Donostian ustez emaztea jo duelako. Emakumea besoa eta aldaka ditu hautsita.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo goizean gertatu zen erasoa bikotearen etxean.
Eztabaida baten ostean gizonak ustez emaztea jo zuen eta emakumea lurrera bota zuen. Horren ondorioz, aldaka eta besoa hautsi ditu.
Semeak deitu zion Ertzaintzari. Gizonezkoa etxean bertan atxilotu zuten. Eta emakumezkoa ospitalean dago.
Barakaldon beste gizon bat atzeman dute ertzainek, emakume bat jo duela egotzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea