Gizartea -

TRAFIKOA

N-240 errepidea ireki dute Lemoan, auto eta kamioi baten arteko istripuaren ostean

Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera. 5 kilometrorainoko ilarak sortu dira.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre egin dute talka gaur goizean N-240 errepidean, Lemoan, eta, ondorioz, errepidea itxi dute bi noranzkoetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Errepidea itxi ondoren, 5 kilometrorainoko ilarak sortu dira.

Ezbeharra 05:30ean gertatu da, Lemoako sarreran. Pertsona bat zauritu da istripuan, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

07:30ean, bidea txandaka ematen hasi dira, eta ilarak gutxituz joan dira. Une batean, ilarak AP-8 autobideraino iritsi dira, eta zirkulazioa Galdakaotik barrena bideratu dute.

11:30 aldera N-240 errepidea guztiz zabaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Lemoa