Gizartea -

NAFARROA

Vianako birziklatze plantan piztutako sutea kontrolpean hartu dute suhiltzaileek

Suhiltzaile talde bat bertaratu da sua itzaltzera, baina litekeena da egunak behar izatea sua guztiz itzaltzeko.

Sutea Vianako birziklatze lantegi batean. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Sutea Vianako birziklatze lantegi batean
Sutea Vianako birziklatze lantegi batean. Argazkia: Nafarroako Gobernua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo arratsaldean Vianan piztutako sutea kontrolpean hartu dute suhiltzaileek, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Hala ere, litekeena da egunak behar izatea sua erabat itzaltzeko.

Sua 16:00etan piztu zen, mahatsaren hondarrak birziklatzeko planta batean, eta ordutik sua itzaltzeko lanetan aritu dira Nafarroako eta Errioxako suhiltzaileak. Horiez gain, guardia zibilak eta larrialdietako osasun langileak bertaratu dira, badaezpada.

Egurrak, mahats hondarrak eta zerrautsak hartu du su, eta, aipaturiko iturrien arabera, kea ez da osasunerako kaltegarria.

Sua kontrolpean izan arren, Nafarroako suhiltzaileek bertan jarraituko dute garrak erabat itzali arte. Izan ere, litekeena da egunak behar izatea horretarako.

Vianako sutea

Suhiltzaileak eta guardia zibilak Vianako sutean. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Guardia Zibilak ikerketa zabaldu du gertaturikoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Suteak gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Viana Gaurko azken ordukoa Nafarroako Foruzaingoa Suhiltzaileak