Gizartea -
Krimena
Diruagatik hil zuten iaz Orioko paduran agertu zen frantziarra
Ertzaintzak eta Frantziako Poliziak egindako ikerketen arabera, bi bizi aseguru kobratzeko hil zuten 47 urteko Bordeleko herritarra. Bi gizon atxilotu dituzte, horietako bat emaztearen anaia da.
Erredakzioa
Orioko paduran 2010eko abuztuan hilda aurkitu zuten frantziarra diruagatik hil zutela ondorioztatu du Ertzaintzak eta Frantziako Poliziak eginiko ikerketak, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Buruan tiroa jota hildako 47 urteko frantziarrak bi bizi aseguru zituen kontratatuta eta bere bikotea zen dirua kobratuko zuena, 146 mila euro hain zuzen ere. Poliziak bi pertsona atxilotu ditu orain arte, horietako bat emakumearen anaia omen da.
Hildako gizonaren eta atxilotuen etxeetan eginiko miaketetan bizi aseguruen dokumentazioa aurkitu du Poliziak.