Gizartea -
Atxiloketak
Hiru pertsona atxilotu dituzte Irunen eta Donostian hainbat enpresatan osteagatik
Familia klan bateko hiru kide horiei Nafarroako eta Errioxako 10 bat lantegitan lapurretak egitea egotzi dizkiete.
EITB.EUS
Espainiako Poliziak hiru pertsona, familia klan bateko kideak, atxilotu ditu gaur Irunen eta Donostian, Nafarroako eta Errioxako enpresetan lapurretak egitea egotzita.
Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 10 bat lapurreta egotzi dizkiete atxilotuei. Nafarroako eta Errioxako industrialdeetan kokatutako enpresetako bulegoetan sartzen omen ziren, "sarraila apurtuta". Poliziaren arabera, lapurretak "modu antolatuan eta indarkeria erabilita" egiten zituzten, gauez.
Hiru pertsona horiek atxilotzeaz gain, auto bat ere atzeman dute.
Espainiako Poliziak Foruzaingoaren laguntzarekin egin du operazioa.