Gizartea -

Lan segurtasuna

Sindikatuek 'lan istripuen aurreko utzikeria' salatu dute

''Konplizitatea'' egotzi diete erakunde publikoei, eta urtero lan istripu berdinak errepikatzen direla salatu dute. Legea betetzen ez duten enpresarientzat ''kartzela zigorrak'' eskatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal sindikatuek Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egin dute ostegun honetan Bilbon, bereizita. Sindikatu abertzaleek erakundeen ''''utzikeria'''' salatu dute, eta UGTk, bestalde, ''''kartzela zigorrak'''' eskatu ditu legea betetzen ez duten enpresarientzat.

ELA, LAB, STEE-EILAS, ENE eta HIRU sindikatuek erakunde publikoen ''''utzikeria'''', ''''inhibizioa'''' eta ''''konplizitatea'''' salatu dute, Bilbon egin duten ekitaldi batean. Sindikatu hauetako ordezkari sindikalekin batera, elkarrekin gogoratu dute, estreinakoz, Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna.

Bizkaiko hiriburuko Esperantza frontoian, Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiek agerraldia egin dute. Muñozek gogora ekarriz duenez, lan ezegonkorrak oso errentagarriak dira patronalarentzat, baina ''''prekarietate horrek hil egiten du''''. Lan erreformak etorkizunean ezegonkortasun handiagoa ekarriko duela ere esan du ELA sindikatuko ordezkariak. ''''Lan agintaritzak ez du ikuskaritzarik egiten, eta ez du zigorrik jartzen'''', salatu du. ''''Patronalaren konplize gisa'''' aritzen da, gaineratu du.

Etxaidek, bestalde, urtero mota bereko lan istripuak errepikatzen direla, ''''kausa berek eraginda'''', eta ez direla istripu horiek ekiditeko neurriak hartzen adierazi du. LABeko idazkari nagusiak azpimarratu du erakundeek enpresarien esku utzi dutela ''''lan segurtasunaren erantzukizuna'''', eta hauek ez dituztela neurri egokiak hartzen.

Ekitaldia lan istripuetan hildako langile guztiak gogoratzeko minutu bateko isilunearekin hasi da, eta Bilboko kaleetan zehar egindako manifestaldi batekin bukatu dute jardunaldia.

UGT-Euskadik, bestalde, kontzentrazioa egin du Bizkaiko hiriburuan. Damaso Casado idazkari nagusiak salatu du hilero bost langile hiltzen direla Euskadin lan istripuetan, eta, neurri handi batean, eraikuntza eta zerbitzu arloetako azpikontratazioetan izaten dira istripuok. dira istripuok. UGT-Euskadiko idazkariak azaldu duenez, Espainiak lan istripuen prebentziorako legerik onena dauka Europa mailan, baina Espainia bera da legea gutxien betetzen duen herrialdea. Zentzu honetan ''''kartzela zigorrak'''' eskatu ditu legea betetzen ez duten enpresarientzat.

CCOO-Euskadi sindikatuak ere manifestazioa egin du, ''''Gaixotasun profesionala egon badago. Ezkutatzearen negozioari ez'''' lelopean, eta Unai Sordo idazkari nagusiak hartu du parte bertan.&' || 'nbsp;Gaixotasun profesionala badagoen susmorik zanez gero informatzeko eskatu dio sindikatu honek Osakidetzari, eta berari ez dagozkion gastuak bere gain ez hartzeko ere galdegin dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea