Gizartea -

NAFARROA

Onik aurkitu dituzte Errioxan galdutako bi onddo biltzaile iruindarrak

Bi gizon Lumbreras mendira joan dira onddoak biltzera, baina une batean, elkarren arrastoa galdu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan Errioxako suhiltzaileek onik aurkitu dituzte atzo Lumbreras mendi inguruan (Errioxa) galdutako bi onddo biltzaile iruindarrak.

Errioxako SOS zerbitzuak bere webgunean zabaldutako informazioaren arabera, 48 urteko gizon baten alabak deitu zuen 112 telefonora, osasun arazoak dituen bere aita Lumbreras (Errioxa) inguruan galdu zela ohartaraziz.

Alabak larrialdi zerbitzuko kideei azaldu zienez, aitarekin batera onddoak biltzera atera zen lagunak deitu zion elkarren arrastoa galdu zutela esanez. Antza denez, telefonoz deitu zion, baina bateria gabe zegoen.

Guardia zibilak, basozainak, suhiltzaileak eta Txakurren Unitatea aritu dira bilaketa lanetan.

Ordu eta erdiz bi gizonen bila aritu ostean, Peña Yerre inguruan aurkitu dituzte, onik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Gaurko albisteak Nafarroan Euskal mendiak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Logroño azken ordukoa