Gizartea -
Bilbo
Alzheimerraren lehen fasean daudenentzako zentro bat ireki dute
Gaixoei ez ezik, horien senitartekoei aisialdia izaten lagundu nahi diete zentroan.
Erredakzioa
Jabetuz izeneko zentroa ireki dute gaur Bilbon, alzheimerraren lehen fasea pairatzen ari diren pertsonei lagundu eta euren gaitasun fisiko eta psikikoak ahalik eta denbora gehien iraunarazteko helburuarekin.
Alzheimerren gaitza dutenen senideen Bizkaiko elkartearen (AFA) arabera, alzheimerra duten pertsonen familietakoei aisialdia izaten laguntzea da zentroaren beste helburuetako bat.
Gaur iragarri dutenez, zentroa Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du eta lokala BBK-k utzi die.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea