Gizartea -

Eguraldia Euskadin

Eguraldiak okerrera egingo du gaur aratsaldetik aurrera

Gaur goizean ostarte batzuk egongo diren arren, arratsaldetik aurrera lainoak ugarituz joango dira eta han-hemenka euria ere egin lezake. Bihar giro nahasia eta euri kontuak izango dira nagusi

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur eguraldia aldatzen joango da. Euskalmet, euskal meteorologia agentziak emandako informazioaren arabera, goizean oraindik ostarte politak ikusiko ditugu. Arratsaldean, aldiz, bero-hodeiak ugaritzen joango dira eta noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditu, aukera handiagorekin barnealdean. Hegoaldeko haizeak joko du eta tenperatura maximoak atzokoak baino 1 edo 2 º altuagoak izango dira.

Bihar (igandea) giro nahasia izango dugu eta zaparradak edozein momentuan bota ditzake. Tenperatura minimoak ez dira larregi aldatuko, beroenak aldiz apur bat jaitsi eta termometroa 20 º-ren bueltan errendituko da. Zaparradak edonon eta edonoiz botako ditu, baina bustitzeko aukera handiagoa izango da arratsaldean eta barnealdean, gainera tarteka trumoiak jo dezake. Goizean hego ukituko haizea ibiliko da eta arratsaldean iparraldera egingo du.

Astelehenean ezegonkortasuna eta euri arriskua gutxitzen joango dira. Egunaren lehen zatian, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Arratsaldean aldiz, bero-hodeiak ugaritu eta baliteke zaparradak eta ekaitz bakanen bat botatzea. Ipar-osagaiko haizea ibiliko da eta tenperaturak ez du aldaketa handirik jasango, ordurik epelenetan 20 º-ra igoko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea