Gizartea -
Trafikoa
Hainbat kilometrotako auto-ilarak AP-68an Orozkon, istripu baten ondorioz
Larrialdietako zerbitzuek trafikoa eten egin dute Bilborako noranzkoan, auto bat errepidetik atera eta gero, eta horrek lau kilometrorainoko auto-ilarak eragin ditu. Errei guztiak ireki dituzte jada.
eitb.eus
AP-68 autobidea itxi behar izan dute gaur, astearte, Orozko (Bizkaia) parean, Bilborako noranzkoan, istripu bat izan eta gero, lau kilometro baino gehiagoko auto-ilarak eraginda.
Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak azaldu duenez, gaurko 11:15 inguruan, auto bat errepidetik atera da, gidaria barruan geratuta.
Larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, eta errei guztietako trafikoa eten egin dute, Bilborako noranzkoan, zauritua ospitalera eraman, eta errepidea garbitu arte.
12:15ak aldera zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta 13:00 inguruan autobidea zabalik geratu da.
Hala, gutxienez 4 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira, 20. kilometroaren parean.