Gizartea -
Alokairuaren dirua nahi zuen
Pisu-kidea jo eta bere gelan itxita uzteagatik atxilotu dute, Bilbon
Ustezko erasotzailea, 23 urteko gaztea, bart gauean atxilotu du Ertzaintzak Txurdinagako etxebizitza batean. Atxilotuak alokairuaren dirua eskatzen zion pisu-kideari.
Erredakzioa
Pisu-kidea jo eta bere gelan itxita uzteagatik atxilotu dute, Bilbon
Ustezko erasotzailea, 23 urteko gaztea, bart gauean atxilotu du Ertzaintzak Txurdinagako etxebizitza batean. Atxilotuak alokairuaren dirua eskatzen zion pisu-kideari.
Ertzaintzak bart gauean 23 urteko gazte bat atxilotu du Bilbon, pisu-kideari ustez etxean itxita utzi eta lesioak eragiteagatik, Herrizaingo Sailak esan duenez.
Gaueko hamarrak aldera, polizia autonomikoak Txurdinagako etxebizitza batean gertatzen ari ziren istiluen berri izan zuen. Gertaeren lekura joan zen patruilak kalean gizon bat aurkitu zuen eta hark etxetik alde egin behar izan zuela esan zien errentatzaileak mehatxu egin ziolako. Antza, errentatzaileak dirua eskatu zion logela baten alokairuagatik eta ordaintzeko modu bezala ordenagailua lapurtu eta mehatxu egin zion. Gainera, beste pisu-kide bat, motibo berberagatik logelan itxita zeukala esan zien.
Agenteak etxebizitzara igo eta ustezko erasotzaileak atea ireki zienean ikusi zuten pisu-kideetako bat logela batean itxita utzita zeukala. Barruan gizonezko bat zegoen eta ertzainei esan zienez bere borondatearen aurka zegoen han itxita. Gainera, buruan kolperen bat zeukan, antza, errentatzaileak jo zuelako. Gurutzetako erietxean artatu zuten.
Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu egin zuen eta gaur goizean eraman dute epaitegira.