Gizartea -
Musika jaialdiak
Facua Euskadik BBK Music Legends salatu du janariarekin sartzea galarazteagatik
BBK Music Legends Festival 2019an Facuak salatu duen zazpigarren musika jaialdi masiboa da.
Agentziak | Erredakzioa
Facua kontsumitzaileen erakundearen EAEko sailak ekainaren 14an eta 15ean Sondikan (Bizkaia) egingo den BBK Music Legends festibala salatu du haien instalazioetara kanpoko janari eta edariak sartzea galarazteagatik.
Erakundeak Dekker Events SL enpresaren aurka jarri du salaketa, jardunaldiaren antolatzailea, Kontsumobideren Bizkaiko Lurraldeko Zerbitzuan. Neurrigabeko klausula dela salatu dute, jardunaldiko ekintzak kontzertuekin lotuta baitaude, ez ostalaritzarekin.
Facuak azaldu duenez, Erabiltzaileen eta Kontsumitzaileen Defentsako legeak jasotakoari helduta jarri du salaketa, 82.1 artikuluaren arabera gehiegizko neurria baita horrelakoetara kanpoko janariarekin eta edariarekin sartzen galaraztea.
Horrelako debekuak egiten dituzten jaialdi guztien berri emateko eskatu die kontsumitzaileen elkarteak erabiltzaileei, Facuak salaketak jar ditzan debeku horien erantzuleen kontra.
BBK Music Legends Festival 2019an Facuak salatu duen zazpigarren musika jaialdi masiboa da.
Azken asteetan, jaialdi hauek antolatzen dituzten enpresak salatu ditu Facuak: Interestelar Sevilla, Madrilgo Tomavistas, Iruña Rock Jaialdia, Alacanteko Spring Festival jaialdia, Palencia Sonora eta Valentziako Festival de Les Arts jaialdia.