Gizartea -
Tuentiren bidez lortzen zituen
Adingabe biluzien argazkiak Interneten zabaltzeagatik atxilotu dute
Moda agentzia bateko ordezkariaren plantak egiten zituen eta sarean modelo bila zebilela esaten zuen. Atxilotua aske utzi dute, karguekin.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 22 urteko gizonezkoa atxilotu du Huelvan adingabeko neskatila biluzien argazkiak Interneten jartzeagatik. Batzuk 13 urtez azpikoak ziren. Neskatilekin harremanetan jartzeko Tuenti sare soziala erabiltzen zuen.
Poliziak adierazi duenez, atxilotuak, J.M.T.C., moda agentzia bateko ordezkariaren plantak egiten zituen eta sarean modeloen bila zebilela esaten zuen.
Modu horretan, gazteekin kontaktuan jarri eta, iruzurren bitartez, haien argazkiak lortzen zituen, biluzik edo oso jarrera probokatiboetan.
Poliziaren arabera, ondoren argazki horiek Interneten zabaltzen zituen adingabekoen edo euren tutoreen baimenik gabe.
Polizía-etxe nagusiko unitateen ikerketei Ester, J.M.T.C. harrapatu zuten. Atxilotuak aurrekariak dite eta Aginte Judizialak aske utzi du, karguekin.