Gizartea -

Gertaera Donostian

Emakume bat hil da Donostiako etxebizitza batean izan den sutean

Abuztuaren 31 kaleko 10. atarian sortu da sutea eta 15 lagun beren etxeetatik atera behar izan dituzte, baina 08:00ak aldera, sua guztiz amatu ondoren, berriro itzuli dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da Donostian, abuztuaren 31 kaleko eraikin batean izan den sutean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, sua goizaldeko hirurak aldera hasi da lau solairuko eraikin bateko etxebizitza baten egongelan.

Suhiltzaileek abisua jasotakoan sutearen lekura joan dira eta emakume baten gorpua aurkitu dute garrak zeuden etxebizitzan. Esan dutenez, adin ertaineko emakumea eta eraikineko bizilaguna litzateke hildakoa.

Suhiltzaileek goizeko laurak aldera amatatu dituzte garrak eta beraz, abuztuaren 31 kaletik joan dira. Bi ordu beranduago, ordea, bizilagunen deia jaso dute sutea berriro piztu dela esanez. Kasu honetan 15 lagun beren etxeetatik atera dituzte, 10 eta 12 atarietako bizilagunak, hain zuzen ere. Goizeko zortziak aldera itzuli ahal izan dute berriro beren etxeetara. Ordu horretarako suhiltzaileek amatatu dituzte garrak joan dira sutearen gunetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea